XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bere helburua: zerbitzu eta lagunkidetasunean oinarrituko Jainkoaren Erregetza eraikitzea.
Besteekiko egiazko maitasun zintzoa Jainkoa maitatzeko era bakarra dugu.
3.Haren jarraitzaileen elkartetik
Mk 3, 13-19 konduak zera adierazten digu: Jesus da hautatzailea (nehor ez da apostolu Jainkoak deiturik ez bada).
Xedea: bere ondoan egoteko.
Jainkoaren Erregetzaren aldarrikatzeari dagozkion pozak eta oinazeak elkarrekin banatzeko.
Jainkoaren Erregetzaren lanak egiteko: - Herri behartsu eta eroriari zerbitzatzeko.
- Arrisku eta eragozpenak sortzen badira ere herria zerbitzatu.
- Erregetza hedatzeagatik jazarpen eta gorrotoaren beldur izan gabe.
Haiekin elkarbanatzen du Jesusek eguneroko bizitza, Erregetzaren azalpenak....
Haiek izango dira jesusen lekukoak.
Kristau elkartea sortzen duen sustraia eta iturria dira lehenengo kristauentzat.
Jesusen ekintzen eta biztueraren testigantzak Elizaren oinarria bihurtuko ditu.
Zergatik hamabi?Zenbaki sinbolikoa dugu hamabia: hamabi patriarka....
Jesusek Jainkoaren Herri Berria osatu nahi du.
Herri honen zerbitzuan eta arduran
Israel berri bat izanen da
Galilea itsasondoko Betsaida hirikoa da Pedro.
Ogibidez, arrantzalea.
Ezkondua.
Jesusen deia jaso ondoren bere lana utzi eta jarraitu egiten dio.
Bere izaera haren ekintzetan antzeman daiteke.
Gizon apala.
Kultura handirik gabea.
Baina oso bihotz handikoa izanik gizon eskuzabala eta, batzutan, odolberoegikoa.
Gainerako bizialdia Jainkoaren Erregetzaren alde eman zuen han-hemenka sortuz zihoazen elkarte berriak zerbitzatu eta animatuz: Jerusalen, Antiokia, Korinto, Erroma....
Tradizioaren arauera Nazareteko Jesusenganako fedea aitortzen amaitu zuen bere bizitza.
67. urteren inguruan gurutziltzaturik hil zen Erroman, Neronen jazarkundearen ondorioz.
ARIKETAKAnimatzailearen motibazioa: - Bere jarraitzaileen arteko hamabi ikasle hautatzen ditu Jesusek.
- Ikasleen artean Pedro hautatzen du.
Ikastalde osoko lana: - Zer nahi zuen Jesusek 12 ikasle hautatzean?.
- Zergatik hautatzen ditu hamabi?.
2. Pedroren irudiari buruzko bost galdera prestatu.
3. Talde osoko lana: Animatzaileak Pedrotzat hartua, neskamutilen galderak saiatuko da erantzuten.
Hiztegia: